MUNDUENEA – Fundación Labayru

“Munduenea – Munduko ipuinen etxea (La casa de los cuentos del mundo) ipuin bilduma bat da. Munduenea mundu osoko jendea bizi den etxea da. ”

Ideia hori transmititu nahi izan du Labayru Fundazioak Bizkaian gehien hitz egiten diren 10 hizkuntzatako haurrentzako ipuin-bilduma honen bidez, guztiak euskarara itzulita eta bi hizkuntzetako testuen audioekin lagunduta. Horien artean daude arabiera (Aljeria), errumaniera, frantsesa (Frantzia), galiziera, katalana, portugesa (Brasil), txinera, urduera (Pakistan), wolofa (Senegal) eta konkorra (Nigeria).

Ipuin bilduma honek kultura ezberdinak ezagutzera eta gure kulturan integratuta sentitzera gonbidatzen gaitu.

Ilusio handia egiten digu kontatzeak gu proiektu honen parte izan garela Matsu, itsasoko jainkosa ipuina sortuz. Bertan, Itsasoko Jainkosa bihurtzen den neskato baten istorioa kontatzen dugu.

Ipuin hauek banaka nahiz bilduma osoan eskuratu ditzakezue esteka honetan: https://munduenea.labayru.eus

Mila esker!