BCT (Business Chinese Test) azterketa da negozioetan eta hauekin lotutako ekitaldi sozialetan txinera erabiltzean izangaiak duen komunikatzeko gaitasuna ebaluatzen duen proba estandarizatua. Azterketa honek alderdi praktikoa eta komunikatzeko gaitasuna azpimarratzen ditu. Ez da gainditzen edo suspenditzen; ziurtagiri honek lortutako emaitzen arabera ikaslearen gaitasuna baino ez du zenbatzen.
BCT azterketak bi modalitate ditu, zailtasun-maila, egitura, eduki, galdera eta iraupen diferenteekin: BCT (A) eta BCT (B).
Ama-hizkuntza txinera ez duten hiztunek parte hartu ahal izango dute. Ama-hizkuntza txinera ez duen edonork egin dezake azterketa; berdin dio bakoitzaren hizkuntza-gaitasuna, oinarrizkoa edo aurreratua. BCT azterketa egiteko ez da adinik, prestakuntza akademikorik edo txinera ikasten igarotako denborarik eskatzen.
BCT guztiontzako zabalik dago eta batek duen txinera komertzialaren maila ebaluatu nahi duen edozein erakundek eta gizabanakok har dezake parte.
BCT azterketaren funtsezko helburu da txinera zuzen erabiltzea. Bereziki ikasleek txinera hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna handitzeko eta hobetzeko helburua du, kasu errealak hurbildu eta egokitzen dituen lan-ingurune batera bideratuz batez ere. Laneko ingurune erreal batean txineraren esamolde erabilgarriak erabiltzera ere bideratua dago.
BCT (A) | |
Ariketak | Gutxi gorabeherako denbora |
Entzutezko ulermena – 30 galdera | 20 minutu |
Irakurrizko ulermena – 30 galdera | 30 minutu |
Idatzizko adierazpena – 10 galdera | 10 minutu |
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) | 70 minutu |
BCT (B) | |
Ariketak | Gutxi gorabeherako denbora |
Entzutezko ulermena – 50 galdera | 40 minutos |
Irakurrizko ulermena – 40 galdera | 60 minutos |
Idatzizko adierazpena – 2 galdera | 10 minutos |
Guztizko denbora (barne hartzen da azterketa-orrian datuak betetzeko ematen den denbora) | 120 minutos |
*www.chinesetest.cn/godownload.do helbidean azterketa-eredu batzuk aurkituko dituzu.
BANAKO IZEN-EMATEA
-Ondorengo Izena emateko formularioa bete eta azterketa-tasak ordaindu behar dira. Garrantzitsua: bankuko ordainketan ikaslearen izena eta abizenak, eta zein mailarako aurkezten den adierazi.
-BCT azterketen izen-ematea egin behar duenentzat, beharrezkoa da, formularioarekin batera, argazki bat (NAN) bidaltzea.
-Izena emateko formularioa eta ordaindu izanaren frogagiria examenes@institutochinodebilbao.com helbidera igorri behar da. Izen-emateak ez dira kontutan hartuko ordaindu izanaren frogagiriarekin batera igortzen ez badira.
-Izena eman duenak Bilboko Txinatar Institutuko mezu elektroniko bat jasoko du izena eman dela berresteko. Gainera, beste mezu bat jasoko du azterketa egin aurreko egunetan. Bertan, azterketaren ordutegiak eta jarraibideak azalduko zaizkio.
TALDEKAKO IZEN EMATEA
10 ikasle baino gehiagoko eskolek edo erakundeek izen-emateak taldeka egin ditzakete. Horretarako, izena emateko formularioa ondorengo helbide honetan eskatu beharko dute: examenes@institutochinodebilbao.com. Kasu horretan, ikasleak ez du orrialde honetan bere aldetik izena eman beharko. Formularioa bete ondoren, eskolek edo entitateek formularioa lehen aipatutako helbide elektronikora igorri beharko dute.
ORDAINTZEKO ERA
-Azterketaren tasak Bilboko Txinatar Institutuaren izenean dagoen La Caixa-ko ES39 2100 2258 1702 0107 9565 kontuan ordaindu beharko dira.
-Ezinbestekoa da ikaslearen izena eta aurkezten den azterketako maila esatea. Adibidez: Unai López García, BCT (A).
-Azterketaren ordainketa datu guztiekin egin ondoren soilik bermatuko da plaza.
-Erregistratutako bankuko diru-sarrerak ordainagiri gisa balioko du.
AZTERKETA TASAK
Maila | Prezioa |
BCT (A) | 70€ |
BCT (B) | 90€ |
ES39 2100 2258 1702 0107 9565