Otsailak 15ean Ekialdeko teknika klasiko eta abangoardistetako jakintzu bat izango dugu institutuan. Akupunturako eta Txinatar Medikuntza Tradizionalezko goi-mailako tituluak ditu. Konferentzian akupunturari buruz gehiago ikasteko aukera izango duzue: jatorria, eboluzioa, teknikak…
“El cultivo de la energía sanadora. Qigong terapéutico”-ren idazlea da ere; gainera, liburu honen diru-bilketa neurofibromatosis gaixotasunaren ikerketara bidali da.
Konferentzia 11:30etan hasiko da, eta honen iraupena 1.5 ordukoa izango da gutxi gorabehera.
Prezioa 12 eurokoa izango da, baina ikasle eta familiartekoentzat 8 eurokoa.