Herri Irrati hizketaldia

Gaur goizean Herri Irrati taldeko kolaboratzaile bat izan dugu atsegin handiz institutuan.

Hurrengo larunbata, urtarrilak 25, txinatar urte berria ospatuko da; hori dela eta, Herri Irratia hizketaldi bat antolatu du gurekin jaialdi honetaz gehiago jakiteko. Elkarrizketa laburra izan da, baina gauza askotaz hitz egin dugu; adibidez, jaialdi honen esanahiaz edo kolore gorriaren garrantziaz.

Bisita oso atsegingarria izan da eta asko disfrutatu dugu;  hemen utziko dizuegu elkarrizketaren lotura, horrela zuek ere hizketaldiaz goza dezakezue; gainera, kultura honetaz datu oso interesgarriak ikasteko aukera ezin hobea da hau.

Elkarrizketaren lotura: https://radiopopular.com/la-comunidad-china-de-bilbao-celebra-su-ano-nuevo/