BCT Azterketa

BCT (Business Chinese Test) azterketa da negozioetan eta hauekin lotutako ekitaldi sozialetan txinera erabiltzean izangaiak duen komunikatzeko gaitasuna ebaluatzen duen proba estandarizatua. Azterketa honek alderdi praktikoa eta komunikatzeko gaitasuna azpimarratzen ditu. Ez da gainditzen edo suspenditzen; ziurtagiri honek lortutako emaitzen arabera ikaslearen gaitasuna baino ez du zenbatzen.

BCT azterketak bi modalitate ditu, zailtasun-maila, egitura, eduki, galdera eta iraupen diferenteekin: BCT (A) eta BCT (B).