2016ko Bilboko Txinatar Urte Berria hedabideetan


Bilboko Txinatar Institutuak Tximinoaren urteari ongi etorria eman zion publiko orokorrari irekitako zenbait kultur jarduerekin. Txinatar Urte Berriko ospakizunak otsailaren 13an izan ziren Euskalduna Jauregian. Goiz osoan zehar txinatar kulturako doako tailerrak eskaini ziren eta eguerdian, Euskaldunako kanpoaldean, leoiaren dantza, herensugearen haur desfilea eta Txinatar Urte Berriko abestiak egon ziren. Benetan ekitaldi arrakastatsua izan zen 400 pertsona inguruko parte hartzearekin.

Hedabideen estaldura

Telebisten estaldura

Teleberri (Euskal telebistako informatiboa) (2016/02/13)

Web orrien estaldura

www.deia.com (2016/02/08): “Bilbao celebrará el próximo sábado el Año Nuevo Chino con diversas actividades culturales”

www.eitb.eus (2016/02/12): “Bilbao celebrará el Año Nuevo Chino con diversas actividades” 

www.elcorreo.com/fotos/bizkaia/201602/14/euskalduna-dice-nuevo-chino-30123445684729-mm.html

Mintzapraktika taldea txineraz Bilbon


Bilboko Txinatar Institutuak lehenengo 口语角- Mitzapraktika taldea txineraz martxan jarri du. Txinera praktikatzeko aukera bikaina da modu dibertigarri batean eta DOAN! Mintzapraktika taldea Institutuko ikasle zein ikasle ez direnentzat irekita dago, ezinbesteko baldintza bakarra 16 urte baino gehiago eta txineraz hitz egiteko gogoa izatea da.

club_conversacion_sin_letras
Helburua txinera ikasgeletatik ateratzea eta giro lasai eta jator batean praktikatzea da, adibidez taberna edo kafetegi batean zerbait hartzen dugun bitarten. Ikusi hemen proposatzen dugun ordutegia eta tokia, eta izena eman ezazu azpian agertzen diren argibideak jarraituz:

Tokia: Café Iruña (Albia Lorategia, Bilbao)
Eguna: Ostirala
Ordua: 16:30-17:30

Gutxienez 6 ikasle

Taldeak osatu ahal izateko, mesedez baieztatu zure parte-hartzea eta azaldu iezaguzu zure txinera maila zein den  (oinarrizkoa, ertaina edo aurreratua) aste bakoitzeko asteazkena baino lehen posta elektroniko bat bidaliz info@institutochinodebilbao.com helbide elektronikora. Asteazkenean zurekin harremanetan jarriko gara jakinarazteko zure mailako talderik osatu den ala ez.

Gure ustez, hizkuntza maila oso garrantzitsua da mintzapraktika honetarako, parte-hartzaile batek oso maila arreratua baldin badauka eta beste batek oinarrizkoa ez baita hartu-eman emankorrik gertatuko, eta hori da hain zuzen ere jarduera honen helburua.

Bai mintzapraktikan parte hartzeko eskaerak zein taldeen osaketa astero egingo da. Beraz, interesaturik zauden aste bakoitzean izena eman beharko duzu argibide horiek jarraituz.

Zain izango gaituzu!

Izena eman nahi dut!