Kultura txinatarreko tailerrak Mungiako Legarda ikastetxean


Legarda ikastetxera itzuli gara bere ikasleei kultura txinatar tailerrak ematera. Orri-markatzaileak, txontxongiloak eta pintura txinatarra egin genituen. Ikasleek Txinari buruz zenbat dakiten erakutsi ziguten eta oso ondo pasa zuten beraien eskulanekin.

Argazkiak ikusi

Helduentzat eta umeentzat, txinatar pinturaren tailerrak


Bilboko Txinatar Institutuak helduentat eta umeentzat tailerrak proposatzen ditu.

Paisaien pinturen arte paregabea ezagutuko duzue, naturaren esentzia harmoniaz antzematea helburu duen arte-arloa.  Paisaia bat irudikatzeko prozesu tradizionala tinta beltzez, arroz-paperean naturaren osagaiak trazatzea da: lehenengoz, lerro batzuk; gero, zuhaitzak; ondoren, ura, horrela paisaia osatu arte. Umeek beren artelanak sortuko dituzte –animaliak, landareak edo paisaiak­­­- estilo txinatar hutsean: oso erraza eta dibertigarria

 

p1070624

 

Kultura txinatarreko tailer arrakastatsuak “Lights by Dreamworks” erakusketan


Taller de marionetas chinas

Dozenaka haur eta gaztetxok hartu zuten parte Euskalduna Jauregiko “Lights by Dreamworks” erakusketaren barruan gabonetan eskainitako tailerretan. Erakusketaren irudietan bezala, gure tailerretan argia ere protagonista izan zen. Haurrei eta familiei txinatar itzalen estiloko txotxongiloak egiten erakutsi genien Kung Fu Panda bezalako pertsonaiak eredu izanik.

Argazki galeria ikusi