2016ko Bilboko Txinatar Urte Berria hedabideetan


Bilboko Txinatar Institutuak Tximinoaren urteari ongi etorria eman zion publiko orokorrari irekitako zenbait kultur jarduerekin. Txinatar Urte Berriko ospakizunak otsailaren 13an izan ziren Euskalduna Jauregian. Goiz osoan zehar txinatar kulturako doako tailerrak eskaini ziren eta eguerdian, Euskaldunako kanpoaldean, leoiaren dantza, herensugearen haur desfilea eta Txinatar Urte Berriko abestiak egon ziren. Benetan ekitaldi arrakastatsua izan zen 400 pertsona inguruko parte hartzearekin.

Hedabideen estaldura

Telebisten estaldura

Teleberri (Euskal telebistako informatiboa) (2016/02/13)

Web orrien estaldura

www.deia.com (2016/02/08): “Bilbao celebrará el próximo sábado el Año Nuevo Chino con diversas actividades culturales”

www.eitb.eus (2016/02/12): “Bilbao celebrará el Año Nuevo Chino con diversas actividades” 

www.elcorreo.com/fotos/bizkaia/201602/14/euskalduna-dice-nuevo-chino-30123445684729-mm.html