Azterketak


Exámenes OFICIALES EU (1)

HSKK azterketarako izen-ematea

YCT azterketarako izen-ematea

HSK azterketarako izen-ematea

Bilboko Txinatar Institutua YCT, HSK, HSKK eta BCT txinerako proben azterketa-zentro ofiziala da. Beijing-go Atzerriko Hizkuntza gisa Txinera Irakasteko Bulegoaren (Hanban) bidez, Asiako herrialde honek ematen duen mandarin txineraren titulazio ofizial bakarrak dira. Hortaz, txineraren ezagutza-maila egiaztatu nahi dutenentzako ziurtagiria eskuratzeko azterketa ofizialak eta estandarizatuak dira; halaber, hizkuntzaren nazioarteko erreferenteak dira.

Hezkuntza Ministerioko organoa den Txineraren Maila Azterketarako Estatuko Batzordeak zuzentzen du azterketa hau. Txinako edozein erakunde akademikotan hizkuntza-maila frogatzeko titulu hauek eskatzen dira.

YCT 15 urte baino gutxiago duten haur eta gaztetxoei zuzendua dago; HSK titulua eskuratzeko, berriz, nahikoa maila duten haur zein helduak aurkez daitezke. Ahozko txineraren maila frogatzeko HSKK izeneko beste titulazio bat dago. Azkenik, BCT txinera komertzialaren azterketa da eta enpresa-munduan dabiltzan atzerriko hiztunek txineraren inguruan duten maila ebaluatzeko antolatu da.

2013ko abenduaren 1ean Bilboko Txinatar Institutuan egin ziren lehen aldiz txineraren azterketa ofizialak Bilbon.

foto_YCT
luminoso_HSK-HSKK
Baliokidetasun taula